Edukira joan

Murgiaran baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murgiaran
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Mutiloa
Murgiaran baserria is located in Gipuzkoa
Murgiaran baserria
Murgiaran baserria
Murgiaran baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2008ko ekainaren 26a

Murgiaran Mutiloako baserria da, jatorriz XVI. mendekoa, baina XVII. mendearen lehenengo erdialdean berregina.

2008ko ekainaren 26ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Oinplano laukizuzena duen familia bakarreko baserria da, hego-ekialdera jotzen duen fatxadarekin elkarzut dagoen gailurra duena. Bi isurkiko artisau erako hodi-teiladun estalkia du eta harlangaitzez egindako horma perimetralak. Bi solairu eta ganbara bat ditu.

Hego-ekialdeko txokoan, eranskin baten barruan, dolare zahar bat dago.

Hego-ekialdeko fatxada nagusia zarpiatua eta kareztatua dago. Lurraren desnibela dela eta, fatxada hau oso laburra da. Lehenengo solairuan leiho-baoren bat du, eta lau balkoi karelduneko lerro bat. Alde honetatik baserriko ganbarara pasatzen da zuzenean, hormigoizko zubi batetik aurrena eta, gero, zurezko portale batetik. Ganbara parean, beste hiru leiho-zulo daude. Ipar-ekialdeko eta hego-mendebaldeko fatxadek, zati batean, landugabeko itxitura-oholtzak dituzte lehenengo solairuaren eta ganbararen parean. Bi fatxada hauek lehenago deskribaturikoa bezalatsukoak dira. Ipar-mendebaldeko fatxadak harlangaitzezko horma-atalak ditu bistan, eta beste hiru leiho-zulo eta gezi-leihoren bat ditu. Teilatupe erantsi batek fatxadako paramentuak estaltzen ditu zati batean.

Eraikinaren egitura atal bakarreko zortzi zutabetan oinarritzen da, non enara-buztan eran loturiko habeak eta besoak lotzen diren. Zutabeetako bat berrerabilitako dolare gotikoko zutabe bat da. Ganbarako oholtza mihiztatutako itxitura-atal batzuek, gailurraren azpian, bitan banatzen dute ganbara hau. Jatorrizko bi eskaileraren bidez igotzen da ganbarara. Petral, gapirio eta latek teilatuari eusten dion egitura osatzen dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]